Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Interés Humano

“Bizirauteko datozen azken uda izan dadin”

A.Z - Sábado, 30 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Oporrak Bakean programaren arduradunak aktore eta pertsonaia ezagunekin haien hatz urdinak erakusten. Argazkia: N.G.

Galería Noticia

Oporrak Bakean programaren arduradunak aktore eta pertsonaia ezagunekin haien hatz urdinak erakusten. Argazkia: N.G.

2 Arantzazu Zabaleta
donostia - "Olatu berri eta handiago bat" piztu nahi dute, Saharako kanpamenduetatik Gipuzkoaraino helduko dena, "guztiak busti gaitzan". Krisiagatik, giro ezkorrarengatik, inertziagatik... Azken urteotan gero eta gehiago kostatzen zaie udan Saharako umeak hartuko dituzten familiak topatzea Oporrak Bakean programa antola-tzen duten elkarteei. Horregatik ekimenari bultzada berezia eman nahi diote aurten eta, hainbat aurpegi ezagunen laguntzarekin, bost minutuko gogoeta eskatu diete Gipuzkoako familiei, aukera azter dezaten.
"Oso garrantzitsua da ume saharauientzat, udan 50 gradu daude kanpamenduetan eta horrela bizitza ezinezkoa da. Udan Euskal Herrira etortzea, haientzat, bizitza normal bat ezagutzea da, hobeto elikatzea eta kultura berria ezagutzea", nabarmendu zuen Hassanna Aalia saharauiak atzo Donostian. Baina, hangoentzat garrantzitsua bada, hemengo familiek jasotzen dutena ere nabarmendu zuen: "Umeak enbaxadoreak dira, haien poza ekartzen dute, baita gure kultura eta gure gatazka ere", gaineratu zuen.
Haien lurrak okupatu zituztenetik kanpamenduetan biziraupena beti dela gogorra gaineratu zuen Xabier Euzkitzek, Saharautz elkarteko kidea, eta egoera hori udan "itogarri" bihurtzen dela gaineratu zuen, batez ere, ahulenentzat, umeentzat: "Funtsezkoa da handik ateratzea".
Euzkitzeren alboan atzo Porrotx pailazoa eseri zen, baita Aizpea Goenaga Etxepare institutuko burua ere, Oihana Iguaran bertsolaria eta Tessa Andonegi, Santi Ugalde eta Mikel Laskurain aktoreak. Guztiek hatza urdinez margotu eta bat egin zuten Sahararen askatasuna aldarrikatzeko Facebooken abiatutako kanpainarekin. "Urdinez, kanpamenduetan ikusi ezin duten itsasoaren urdinez", aipatu zuen Porrotxek.
Oihana Iguaranek bertsotan animatu nahi izan zituen familia gipuzkoarrak ume saharauiak hartzeko. "Bizirauteko etortzen diren azken uda izan dadin", bukatu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902