Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirola, osasuna eta emozioak hizpide, Zarautzen

Ane Roteta - 2016(e)ko urtarrilaren 29a, ostirala - 08:54etan eguneratua

Bi gizon gimnasioan kirola egiten.

Galería Noticia

Bi gizon gimnasioan kirola egiten.

Zarautz - Begi bistakoa da egunetik egunera jende gehiagok egiten duela kirola, eta hori kontuan hartuta, Zarauzko Prebentzio Zerbi-tzuak eta Kirol Sailak osasunaren inguruko doako hiru jardunaldi antolatu dituzte lehen aldiz. Saio horien helburua osasuna hobetzea da, gaur egun denok dakigulako osasuntsu egoteko kirola egitea eta aktibitate fisikoa lantzea beharrezkoak direla. Baina, kirola ezin da mugimenduaren ikuspegitik soilik aztertu, emozioek ere garrantzi handia baitute kirol arlo horretan.

Kirola, osasuna eta emozioak izenburupean antolatu dira hiru hitzaldiak, eta titulu horrek ere badu bere esanahia. Izan ere, kirola, osasuna eta emozioak batzen direnean, osasun integralaz ari gara. Ez dago zalantzarik, kirola osasunaren sinonimo da, baina jarduera fisiko osasuntsua egiteko beharrezkoa da norberak bere burua ezagutzea, norberak bere mugak neurtzea eta norberak bere irudia onartzea.

doako hiru hitzaldi Hala, gai guzti horiek jorratzeko hiru hitzaldi proposatu dituzte. Hirurak Zarauzko kiroldegiko goiko aretoan izango dira, arratsaldeko 18.00etan. Lehenengo saioa datorren otsailaren 16an izango da, eta beste biak martxoan (martxoaren 1ean eta 16an).

Osasuna eta kirola, non dago muga? izeneko hitzaldia izango da jardunaldi hauetako lehenengoa, eta bertan Haritz Esnal medikuak eta Jokin Lizeaga kirolariak eta kirol-prestatzaileak eskainiko dute kirolarientzat oso interesgarria izango den hitzaldia.

Bigarren saioa, Emakumeak eta kirola, martxoaren 1ean izango da, eta hitzaldi honetan Dorleta Ugalde (Eusko Jaurlaritzan kirolean berdintasuna bultzatzeko programaren arduraduna), Txumai Fernandez (Zarauzko emakume korrikalarien entrenatzailea) eta Lore Eizagirre (Emakumeak Surflari proiektuko zuzendaria) izango dira hizlariak.

Hirugarren eta azken hitzaldia, berriz, martxoaren 16an eskainiko da eta nutrizioan aditua den Egoitz Garrok Kirola eta elikadura hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldiren batera joan nahi dutenek Prebentzio Zerbitzuan eman dezakete izena (Zigordia kalea 33, 1. solairua), 943 005 127 telefonora deituta edo prebentzioa@zarautz.eus helbidera idatzita. Dena den, izena eman gabe ere hitzaldietara joateko aukera izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902