Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Idiazabaldarrek San Blas jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera

Bihar binakako pilota txapelketako partida jokatuko dute Igarondo pilotalekuan

2016(e)ko urtarrilaren 29a, ostirala - 06:11etan eguneratua

idiazabal- Gaur Idiazabalgo San Blas jaiak hasiko dira. Egunero egongo dira ekitaldiak, astelehenean izan ezik, ostegunera arte.

Gaur mozorroen eguna ospatuko dute. 16.45ean kantu jira egingo dute eguneko zentroan, 20.00etan Axeri jaitsiko da, ondoren Burrunba elektrotxarangak joko du, 21.00etan afaria egingo dute plazan, gauerdian dantza txapelketa egingo dute toki berean eta 0.30etik aurrera elektrotxarangak joko du berriro.

Larunbatean eta igandean ere ekitaldi asko egongo dira. Larunbatari dagokionez, 10.00etan plater tiraketa egingo dute eta Ziekoko dultzaineroek joko dute. 12.00etan Ziekoko produktuak dastatzeko aukera egongo da eta 12.30ean Arabako herri honetako dantzariek dantza egingo dute. 14.00etan bazkaria egingo dute eta goitibehera txapelketa hasiko da.

17.00etan binakako pilota txapelketako partida jokatuko dute Igarondo pilotalekuan: Altuna III eta Merino II, Artola eta Albisuren aurka arituko dira. Sarrerek 30 euro balio dute eta 677 829 896 telefono zenbakira deitu behar da erreserba egiteko.

19.30ean txistulari ohiek kalejira egingo dute eta 20.00etan txistularien alardea egongo da. 21.30ean herri afaria egingo dute frontoian eta ondoren bi kontzertu egongo dira: 22.00etan The Frankys taldeak joko du eta 23.30ean Guri 5! taldeak.

Igandeko egitarauari dagokionez, goizean herri krosa egongo da. 10.45ean haurrak abiatuko dira eta 12.00etan kadeteak eta helduak. 17.00etan haur danborrada hasiko da eta 19.00etan erromeria egingo dute Gari eta Iñaki trikitilariekin. Gainera, taloak eta sagardoa dasta-tzeko aukera egongo da. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902