Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Otsailaren 7an Euskal Inauteriak ospatuko dira

Aurten zenbait berrikuntza egongo dira, Zubietarekin harremanak sendotzea horien artean dagoelarik

Viernes, 29 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Ekitaldiko antolatzaileak, Euskal Inauterietako kartelarekin.

Ekitaldiko antolatzaileak, Euskal Inauterietako kartelarekin.

Galería Noticia

Ekitaldiko antolatzaileak, Euskal Inauterietako kartelarekin.

Lasarte-Oria- Aurten Euskal Inauteriak, urteroko ohiturari eutsiaz, otsailaren 7an ospatuko dituzte Lasarte-Orian. Ekimen hau Ttakun kultur elkarteak herriko beste talde batzuekin antolatzen du. Jadanik 30 urte baino gehiago darama Lasarte-Oriak euskal ohituran errotutako inauteri hauek ospatzen.

Egitarauari dagokionez, aurten berrikuntza batzuk txertatu dituzte antolatzaileek. Honenbestez, ekitaldiari irekiera emateko, Zubietako herriko plazan dantza saio txiki batekin hasiko dira. Bertan muxiko, fandango eta arin-arinak dantza-tzeko aukera izango da.

“Behin gerrialdea astinduta, desfileari ekingo diogu muxikoen doinuekin girotuta hipodromoko zubira arte”, jakitera eman dute. Bertan, lasarteoriatarrak zain edukiko dituzte, Ongi etorri dantza batekin harrera egingo dietenak. Jarraiki, zubietarrek beste dantza batekin eran-tzungo diete. Ostean txokolatada bat ospatuko da. Borobiltzeko, senide-tze dantza bat dantzatuko dute elkarrekin.

Honekin batera, desfilearekin jarraituko da. Ibilbidea Hipodromo etorbidetik hasi, Tajamarreko biribilgunea hartu, Kale Nagusitik Arkupeko birilguneraino joan eta bertatik, Kale Nagusitik, Okendo plazan edukiko luke amaiera.

Behin herriko plazan, urteroko erromeria ospatuko da eta suaren ekitaldiarekin emango zaio amaiera egitarauari 18.30ak aldera. “Herritarrei ekitaldira gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi diegu eta txantxoz jaztera animatu”, adierazi dute antolatzaileek.

Ekitaldi honekin hartzaren esna-tzea eta udaberriaren gertutasuna ospatzen dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902