Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Lasarte-Oria 2016, euskararen hiriburua

Lasarte-Oriaren euskalgintzaren urrezko urtea da aurtengoa. Landaberri ikastolak 50 urte beteko ditu, udal euskaltegiak 30 urte egingo ditu eskolak ematen eta bertso eskolak eta Ttakunek bere 25. urteurrena ospatuko dute.

Erreportajea eta argazkia Aitziber Muga - Viernes, 29 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Euskalgintzako ordezkariak, udaletxean bilera hasi aurretik.

Euskalgintzako ordezkariak, udaletxean bilera hasi aurretik.

Galería Noticia

Euskalgintzako ordezkariak, udaletxean bilera hasi aurretik.

Aurtengo urtea historikoa izango da Lasarte-Oriako euskalgintzarako. Izan ere, Landaberri ikastolak, milaka haur eta nerabek euskaraz ikasi duten zentroak, 50 urte betetzen ditu. Landaberri da erakunde beteranoena, baina 2016an ere urteurren borobilak ospatuko dituzte udal euskaltegiak, 30 urte, eta bertso eskolak eta Ttakunek, biek 25 urte. Gainera, urtebetetze guzti hauek lau urtetik behin antolatzen den Euskararen Maratoia ekitaldi erraldoiarekin bat egingo dute.

Gauzak horrela, joan den asteartean talde guzti hauen ordezkariek bilera bat burutu zuten aurten antolatuko dituzten ekitaldi guztien egutegia prestatzen hasteko. Bi idei nagusi jarri ziren mahai gainean: Euskararen Maratoiaren harira euskalgintzako erakunde guztiek programa amankomun bat egitea edo bakoitzak bere aldetik data desberdinetan ekintzak prestatzea.

Lehenengo aukera ikusgarriago gerta litzateke eta begi bistan jarriko luke euskalgintzaren indarra. Baina aldi berean agenda guztiak bat egitea oso zaila izango da.

Bileraren ondoren, parte-hartzaileek oraindik gai guzti hauek “nahiko berde” daudela jakitera eman zuten.

Ttakun eta ikastetxeei

Baina aste honetan aurreratu den gai bat euskararako diru laguntzen sinaketa izan da. Konkretuki, oraingoan Ttakunekin eta herriko lau ikastetxeekin hitzarmenak itxi dira. Guztira 244.500 euro banatu dizkiete 2016-2017 ikasturterako.

Hitzarmen handiena, Ttakun kultur elkarteko lehendakaria den Tomas Arrizabalagarekin sinatu zuen Jesus Zaballos alkateak. Hi-tzartutako programak iazko hamarrak izan dira: Udako txokoak, Udako kanpaldiak, Gazte kluba, Kuadrillategi, Gazteen hizkuntza trebetasunak garatzen, Familia transmisioa, Solaskide solasbide, Erakundeak euskalduntzen, Bertso Eskola eta Txintxarri aldizkaria. Guztira Ttakun kultur elkarteak 192.000 euroko diru laguntza jasoko du. Ttakun kultur elkartea arduratuko da programa horien guztien antolaketa osoa prestatzeaz, jasoleei informazioa ezagutarazteaz, behar diren langile guztiak kudeatzeaz, ebalua-tzeaz eta diru-kontuak kudeatzeaz. Hitzarmenean jasota dago Ttakun kultur elkarteak diru laguntza justifikatuko duela enpresa eskudun batek auditatuta.

Bestalde, alkateak herriko lau ikastetxeetako Guraso Elkarteetako lehendakariekin ere hitzarmenak sinatu zituen, Sasoeta ikastetxeko Burunzpe guraso elkarteko Pello Sanchez Cuesta lehendakariarekin eta Institutuko Kaxkarro guraso elkarteko Juan Jose Martín Gonzalez lehendakariarekin hitzarmen bana eta Landaberri ikastolako guraso elkarteko Miren Zaldua ordezkariarekin bi hitzarmen, bata lehen hezkuntzako ikastetxeko programekin eta bestea bigarren hezkun-tzakoekin.

Diruz lagundutako programen artean daude ikastetxeetako aldizkariak (Irakutrezin, Esazu eta Irrintzi), pertsonaia ezagunen bisitak, eskola-orduz kanpoko jarduerak euskalduntzekoHezitzaileek asko egin dezakete! programa, Lagunarteko hizkerarekin jolasean programa (gazte-hizkera lantzea helburu duena), Elemeleka programa (gazteen komunikazio-trebetasunak hobe-tzeko) edo Gu ere bertsotan programa bezalakoak.

Lau ikastetxeekin sinatutako hi-tzarmenak desberdinak badira ere, bai programetan eta bai dirutan, guztira lauen artean, 52.500 euroko aurrekontua suposatu dio Udalari.

Hitzarmenen sinaketaren ekitaldian, Jesús Zaballos alkateak eta Euskarako Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik hitzarmen hauen garrantzia azpimarratu zuten, bai jasotzen dituzten programen eta diru laguntzen kopuruarengatik, baina, batez ere, hitzartutakoaren bidez eragile guztiek saretuta eta adostasunean lanean aritzeak suposatzen duenagatik.

Hitzarmenaren filosofiak adierazten du Udalak, Ttakun kultur elkarteak eta lau ikastetxeek elkarrekin landu dituztela Lasarte-Oria euskalduntzen jarraitzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. “Ez da soilik programa batzuk egiteagatiko diru laguntza emate soil bat. Hizkuntza normalizatzea gizarte-eraldaketa handi bat da eta horretarako erakunde publikoak eta gizarte-eragileak ahalik eta elkarlan estuenean aritzea funtsezkoa da” adierazi dute Lasarte-Oriako arduradun politikoek.

Lasarte-Oria ez da herri euskaldunenen listan oraindik sartzen, baina herriak eta herritarrek hizkuntz paisaia aldatzeko egiten ari diren lan itzelak pixkanaka-pixkanaka bere fruituak emango ditu. Izan ere, azkeneko urtetan euskal hiztunen kopurua handitzen joan da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902