Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Inauteriak iritsi dira Arantzako eskolara

ARANTZAKO INAUTERIAK, ILBELTZAK 21, 22 ETA 23AN OSPATU GENITUEN gure ikastetxean

Testua eta argazkia Arantzako Ikastetxe Publikoa - Viernes, 29 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:07h

Arantzako ikasle, guraso eta irakasleak, etxez-etxe eskean abiatzeko prest.

Arantzako ikasle, guraso eta irakasleak, etxez-etxe eskean abiatzeko prest. (Arantzako Ikastetxe Publikoa)

Galería Noticia

Arantzako ikasle, guraso eta irakasleak, etxez-etxe eskean abiatzeko prest.

Aurten inauteriak lehenago ailegatu zaizkigu baina hala ere giro ezin hobea izan dugu.

21 ortzegunaEskolara joan ginen. Jolas-orduan, moxorro xuriak etorri ziren giro ederra ekarriz. Ikasle zaharrenok puxka-puxkak bizkarrean jarri genizkien herriko gazteei. Aurten ohitura berreskuratu nahian, eskola guztia moxorro xuriz jantzi ginen. Jarraian beraiekin dantzan ibili ginen eta eurak gero baserriz baserri eskean ibili ziren kotxez. Bertan janaria eta dirua eman zieten dantzatzearen truke.

Moxorro xuriak, puxka-puxkan ibiltzen diren herriko gazteak dira eta puxka-puxkak bizkarrean jar-tzen diren paperezko ponponak dira. Puxka-puxkak ikasleak prestatzen dituzte eskolan.

Arratsaldean, eskolako musikariekin, kalejira eginez herria alaitu genuen.

22 ortzilaGoizeko zortzietan, eskolako haurrak plazan gelditu ginen puxka-puxkan ibiltzeko baserriz baserri. Egun honetan hiru auzo egin genituen: Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea. Lehenengo bi auzoak bi taldetan banatuta egin genituen eta azkena, berriz, denok batera. Egun honetan dirua eta janariaren truke baserriak alaitzen ibili ginen dantzatuz. Gauen besta ederra zegoen Aterpean.

Gauean, bertso afaria izan zen Peñagarikano eta Lizaso bertsolariekin eta ondoren musikaz alaitu zuten besta Beñat Mitxelena eta Fernandok. Baina gu azkar joan ginen ohatzera hurrengo egunean falta zen auzora joan behar baikenuen.

23 larunbataAurreko egunean bezala goizeko zortzietan bildu ginen plazan berriro ere eta Eguzkialdea auzora joan ginen. Hasieran bi taldeetan banatu ginen, Irulli aldea eta Aranibar aldea, Arantzako baserririk zaharrena. Arratsalderako herrira iritsi ginen haurren mozorro desfilerako eta trikitixa jaialdirako prest.

Ondoren aizkora apustua eta herri kirolak ikusgai izan genituen.

Inauteriak behar bezala akaba-tzeko Oharkabe taldea izan genuen musika joaz eta giroa alaituz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902