Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Espainiako Itzulia berriro Euskal Herrira. Zer egin?

Martxel Toledo - Viernes, 29 de Enero de 2016 - Actualizado a las 07:02h

Urteak eta urteak Euskal Herrira sartu gabe egon ondoren, Jaurlaritzak ( PPk eta PSEk ) proposatuta eta motibazio politikoak bultzatuta, 2011ean Espainiako itzulia berriro gurera ekarri zuten eta bi etapa lehiatu ziren EAEan. Etapa baten amaiera Bilbon egin zen, besteak beste, Udalaren babesarekin. Bigarren etapa berriz, Bilbon abiatu eta Gasteizen amaitu zen PSEren laguntzarekin eta PPren babesarekin antolatu zen.

Baino hura, ikusten dugun bezala, hasierako froga baino ez zen izan, zeren 2012an eta 2014an ere Espainiako itzulia berriro gurean izan genuelako, kasu hauetan, etapen amaiera Iruñan, Arraten eta Aralarreko San Migelen izan zirelarik.

Orain gutxi itzuliaren aurkezpen publikoan antolatzaile gisa Unipublic-ek azaldu zuen modura, aurten berriro Espainiako itzulia Euskal Herrian izango dugu eta bi etapa lehiatuko dira gurean, lehenengoa irailaren 1ean, Kantabrian abiatu eta Bilbon amaituko dena eta bigarrena, irailaren 2an, Bilbon abiatu eta Donostiatik pasatuz Urdax Dantxarinean amaituko dena.

Urtean zehar, Euskal Herrian, kirol askotan Espainiako izaera duten lehiaketak, hots, ligak, txapelketak, lagunartekoak eta abar ugari jokatzen dira. Eta salbuespen gutxi batzuk kenduta, zaletuen aldetik normaltasunez ikusten dira, besteak beste, aipatu ditudan lehiaketetan euskal talde ugarik parte hartzen dutelako. Bestalde, gurean izaera hori duten lehiaketak ere antolatzen dira, besteak beste, ekonomikoki babesa jasotzen duten heinean, antolatzaileentzat helburu ere izaten direlako.

Orduan eta hori konstatazio bat izanik, alegia, zaletuen eta herritarren gustukoak badira, zertara dator zalantza hau orain hona ekartzea? Alegia, zergatik ez diogu ba ongietorria emango besteak beste txirrindularitzan Espainian antolatzen den itzuli garrantzi-tsuenari? Zergatik ez ikusi normaltasunez Espainiako itzulia berriro gure artean izatea beste hainbat kiroletan horrela gerta-tzen bada? Galderak baino ez dira.

Jakin badakit ez dela erraza eta are gehiago txirrindularitzak gurean daukan indarra kontuan hartuta kontraesanean erori gabe galdera horiei argudioz jositako erantzun zuzen bat ematea, alegia, Espainiako itzulia eta aipatu ditudan lehiaketen artean ezberdintasunak bilatzea, bakoitzak bere ñabardurekin, guztiak Espainiako antolakuntza formatuetan sartzen direlako eta zen-tzu horretan, guztien izaera Espainiarra delako.

Baina dakizuen bezala, Espainiako itzuliaren historia gurean oso berezia da, besteak beste, garaian bizi genuen egoera politikoa zela eta, itzulia gurera ekartzen zuten bakoitzean etapen amaiera ere kolokan egoten zelako. Eta ondorioz, antolatzaileek erabaki zuten behartuta itzuliaren ibilbidea Euskal Herriko eremuetatik kanpo marraztea, horrela gurera etorri gabe urteak eta urteak eman dituelarik.

Baina, orain berriro gurean izango dugu irailaren hasieran eta nire ustean, azken urte hauetan egin den bezala, Espainiako itzulia baliatu beharko genuke, nazio gisa dagokiguna aldarrikatzeko, hots, gure hizkuntza, hezkuntza, kultura,.... eta horretan jarri marra gorria, finean, inoren aurka joango gabe, gurea defenditzeko eskubidea ere badugulako.

2020an, Bilbon San Mamesen futboleko Eurokopa jokatu da eta ziurrenik Espainia eta Fran-tziako selekzioak bertan izango dira baina tamalez geurea ez. Eta horrek izugarrizko eztabaida zor ditzake gure artean eta hainbat zalantza beraien inguruan. Horregatik, Espainiako txirrindula itzuliak gurean izan duen historiagatik eta bilakaeragatik, lehiatik haratago jokoan dagoena gure jarrera da, aipatu futbol Eurokoparen aurrean herri honen erantzuna nolakoa izan daitekeenari tenperatura har-tzeko ere balio dezakeelako.

Ea ba gai garen, beraien tranpan erori gabe, itzulia aprobetxatuz geurea defenditzeko eta txirrindularitzaren aitzakiarekin nazio hau Espainiaren zati bat bihurtu nahi gaituztenen aurrean, kiroltasunez baina tinkotasunez horri buelta emanez, Euskal Herria izena duen nazio batean bizi garen herritarrak garela demostratzeko. Besteak beste, hori ere, ekinez ekin, nazioa egiteko beste modu bat delako.

Euskal selekzioa BAI


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902