Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Egun batzuk

Karmele Jaio - Viernes, 29 de Enero de 2016 - Actualizado a las 07:02h

Semaforoaren berdea piztean emakumeak autoa martxan jartzeko segundo batzuk behar izan dituenez, atzeko autoan doan gizona klaxona gogor jotzen hasi da, haserre. Gizon bat, supermerkatuan, kutxan dagoen emakumeari agiraka hasi zaio, oso motel doala eta berak presa daukala, gauza asko dituela egiteko. Emakume batek etengabe jotzen dio txanponarekin tabernako barrari, zerbitzariak kasu egin diezaion. Aita batek gogor iraindu du arbitroa bere semeak jokatzen duen eskolako txapelketako partida batean;ume bati gezurrezko metraileta erosi diote, gezurrezko heriotzak eragin ditzan;neskato bat aita eta amaren arteko eztabaida bortitzaren lekuko da afalorduan. Auzokideen bileran euren artean liskarrean aritu dira bi auzoko. Ahal dituen oinezko gehienak hiltzen saiatzen ari da ume bat bideojoko bateko partida irabazteko. Bi gaztek, desafioa bota diote elkarri gauerdian: ezetz jarri kotxea ehun kilometro orduko hiriaren erdialdeko kale batean, ez daukazu potrorik. Mutiko batek ez du ikastolara joan nahi bertan barre egiten diotelako, maritxu deitzen diote;neskato batek ez du ezer jan nahi behi bat baino lodiago dagoela esaten diotelako gelan eta bazter-tzen dutelako;neska gazte bat korrika doa kaletik, gauez, atzetik norbait segika izan dezakeela sumatu ondoren;gazte talde bat, emakumeak indarkeriaz eta mespretxuz tratatzen dituen pornografia kontsumitzen ari dira euren mugikorretan.
Badakit gure gizartean maitasunezko besarkada asko, errespetuzko keinuak, konfiantza, enpatia, elkartasuna eta egunero-egunero gizarte hobe bat eraikitzeko lan egiten duen pertsona eta talde asko dagoela, baina egun batzuetan nire begiek egunerokoak dakarren indarkeria, errespetu falta eta tentsio karga baino ez dute ikusten. Egun batzuetan, zure hirian bertan ume bat bortizki erail dutenean adibidez, oso zaila da gauzen alde positiboari erreparatzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902