Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

D2016: haserre gaude!

beñi agirre - 2016(e)ko urtarrilaren 29a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Haserre dagoela dio Hansel Cerezak. Berak prestatutako Donostia 2016ko irekiera ikuskizuna ez omen genuen ulertu. Betikoa egin izan balu, agian ez zituela jasoko hainbeste kritika. Zubiaren ikuskizuna telebistan jarraitu genuenon ikuspegitik, ordea, ez dut ikusten kritikarako inongo arrazoirik. Argi-txinparta efektuen emanaldia bikaina ere izen zela esango nuke.

Hemen kontuan da, zein arraiok kontatu dion Hansel kataluniarrari nor-tzuk garen euskaldunak. Zubiaren alde batean euskal tipologi topikoenak kokatu ziren: harri-jasotzaileak, trontzalariak, aizkolariak…, kaleko arropa arruntarekin jantziak, Europako Hiriburu Kulturalean euskaldunak Josechu el vasco itxuran ikusiko gaituztela adierazi nahian edo. Eta nork deitu dio ikuskizun honi “elkarbizitzaren zubia”? Alde batean, euskal morroskoak zeuden, ez gaurko ingeniari, enpresari, kooperatibista, artista, euskara berreskuratzen ari garenak…, ez, morrosko landatarrak baizik;eta bestaldean, nor-tzuk zeuden? Zer egin dute bestaldekoek elkarrekin lasai bizi ginen euskaldunon bizitza izorratzeko?, eta elkarbizitza berreskuratzeko zubi bat eraiki behar izateko?

Honen guztiaren azpian eta urtean zehar ikusiko ditugun hamaika zaplaztekoren atzean hasierako diseinuaren itxuragabekeria dago, ondoko urteotan agintariek aldatu nahi izan ez duten programa itxuragabea alegia. Madrilen besaulkia amesten zuten Odon, Patxi eta antzekoen ikuspegi gaixotia, Madrilera topikoz jositako konplexuen diseinuak eurekin eramaten dituztenak. Abizen euskaldunak “graziosoak” iruditzen zaizkie;oraingoan, berriz, Perez, Rodriguez edota Pajares Donostiarrak baldin badira “Josetxu” dira denak;eta zuek donostiarrak, espabilatu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902