Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertso Egunaren 47. edizioa

Bertsoak izango dira protagonista bihar

Bertso Egunaren 47. edizioa ospatuko da Donostian, eta saio musikatua, ekitaldi nagusi bat eta afaria egingo dira

2016(e)ko urtarrilaren 29a, ostirala - 06:11etan eguneratua

2013an ospatutako Bertso Eguneko ekitaldi nagusiko momentua.

2013an ospatutako Bertso Eguneko ekitaldi nagusiko momentua.

Galería Noticia

2013an ospatutako Bertso Eguneko ekitaldi nagusiko momentua.

donostia- Zortziko txikia, hamarreko handia... guztiek izango dute lekua bihar, Bertso Egunaren 47. edizioa ospatuko baita Donostian. Egunean zehar, hiru saio egingo dira eta guztira 28 bertsolari ariko dira kantuan egun guztian zehar. Lehenik eta behin, goizean, lehenengo aldiz egingo da saio musikatua;arratsaldeak, urtero legez, ekitaldi nagusia egingo da eta ondoren, afaria eta festa izango dira, eguna ondo bukatzeko. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatutako ekimena da.

Eguneko lehenengo ekitaldia eguerdian hasiko da, Kursaal pareko Picachilla tabernan, eta saio musikatua izango da, bertara gerturatzen den ororentzat irekia. Saio honetan, Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea, ariko dira kantuan, bat-batekoan. Bestalde, Rosi Lazkanok eta Nerea Elustondok bertso jarriak eskainiko dituzte. Emanaldia Estitxu Eizagirrek aurkeztuko du, eta saioan zehar klima aldaketak eragiteaz arduratuko dira Idurre Eskisabel eta Eñaut Asurabarrena, gitarraz musikatutako testuen bidez. Azken hauek Arkaitz Goikoetxea eta Ainhoa Agirreazaldegiren laguntza izan dute gidoia eta gaiak lantzeko.

ekitaldi nagusia, kursaaleanArratsaldeko ekitaldi nagusia 18.00etan hasiko da Kursaal Auditorioan eta bertan hamar bertsolari arituko dira kantuan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Gainera, Odei Barroso bertsolariaren taldea ere zuzenean ariko da eta Aitziber Garmendiak egingo ditu aurkezle lanak. Bertsolariak antola-tzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak dira aurtengo ekitaldiaren helduleku. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Eneko Lazkoz eta Urko Casado aritu dira ideia landu eta gaiak prestatzen.

Bestalde, gauean bertsoek jarraituko dute. Lehenengo, Ni Neu jatetxean afaltzeko aukera edukiko du izena eman duenak, eta jada menua zehaztuta dauka Bertsozale Elkarteak: entsalada, txapiñoiak, bakailua ajoarriero erara, arrain zopa, arkume errea patata purearekin eta arroz esnea;edariak, txotxa eta kafea ere menuan datoz.

Tripa ondo bete ondoren, gaueko festa hasiko da Kursaalean, berriro ere. Afalosteko saioan hamabi bertsolari izango dira kantuan. Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre igoko dira oholtzara . Alaitz Rekondok gidatuko du saioa eta ba-t-bateko bertsoak eta prestatutakoak tartekatuko dira, eta horietako ba-tzuk musikatuak izango dira gainera, antolakuntzako kideek adierazi duenez.

sarrerak, eskuragarriAbenduaren 22an jarri ziren salgai Bertso Egunerako Sarrerak eta bazkideek lehentasuna izan zuten. Urtarrilaren 7tik aurrera jarri ziren salgai bazkide ez direnentzat, baina oraindik ere badaude ticket batzuk salgai. Ekitaldira soilik joateko sarrerak eskuragarri daude: sarrera arruntak 18 euro balio du, gazteak, berriz, 8 euro, eta bazkideek 13 eurotan eskuratu dezaketen euren sarrera. Bestalde, arratsaldeko ekitaldira, afarira eta afalosteko festara joan nahi dutenek beste sarrera bat erosi beharko dute. Ticket bikoitz honek 45 euro (arrunta), 33 euro (gaztea) edo 40 euro (bazkidea) balio du. Guztiak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus webgunean. - N.G.

Ekitaldiak

Goizeko saio musikatua. Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Rosi Lazkano eta Nerea Elustondo. Kursaal pareko Picachilla taberna. 12.00etan. Doan.

Ekitaldi nagusia. Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Kursaaleko areto nagusia. 18.00etan. 18 (arrunta), 8 (gaztea) edo 13 (bazkidea) euro.

Afaria eta festa. Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Kursaala. 21.00etan. Afaria eta ekitaldirako sarrera bikoitzek 45, 40 edo 33 euro balio dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902