Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

V. Txakurkrosa jokatuko da otsailaren 7an Zumaian

Aurten Basustan jokatuko da lasterketa eta bi modalitate berri izango dira

Ane Roteta - 2016(e)ko urtarrilaren 28a, osteguna - 09:51etan eguneratua

Korrikalariak eta beren txakurrak, iazko txapelketan.

Korrikalariak eta beren txakurrak, iazko txapelketan.

Galería Noticia

Korrikalariak eta beren txakurrak, iazko txapelketan.

Zumaia. Aurten ere korrikalariek haien txakurrekin korrika egiteko aukera izango dute, eta Zumaiako bosgarren txakurkrosa jokatuko da datorren igandean, otsailaren 7an. Orain arte San Lorente gainean egin izan da ibilbidea, baina aurten txapelketa lekuz aldatuko da eta Basustagainean jokatuko da;izan ere, bi modalitate berri izango dira eta horiek txertatzeko ibilbidea alda-tzea erabaki dute antolatzaileek. Ibilbidean aldaketak izan diren arren, irteera eta helmuga leku berean mantenduko dira, hain zuzen, Brankaren inguruan.

Bikejoringeta patina izango dira modalitate berriak, eta lehen modalitatean bizikletan egin beharko da ibilbidea, eta bigarrenean berriz, bizikleta moduko ibilgailu batean (pedalen ordez, plataforma bat du). Bizikletan ibiltzen diren parte- hartzaileek txakur batekin egin beharko dute lasterka, eta patinetan parte hartzen dutenek, aldiz, bi txakurrekin. Lasterketako ibilbideari dagokionez, bikejoring edo patinetan parte hartzen dutenek buelta bat soilik eta 4.300 metroko ibilbidea egin beharko dute, eta ohiko txakurkrosa egiten dutenek bi buelta egin beharko dituzte;hau da, 8.300 metro. Bestalde, modalitate berriren batean parte hartzen duen orok, ondoren ohiko txakurkrosa egiteko aukera izango du, bi modalitate berriak 10.30ean jokatuko baitira, eta jarraian jokatuko baita txakurkrosa, 11.30ean. Gainera, txikienek ere txakur batekin korrika egiteko esperientzia probatu ahal izango dute itzuli txiki bat eginda.

Euskadiko ligarako puntuagarriAurtengo lasterketak, gainera, Euskadiko Txakurkros Ligarako eta Liga Norte Canicross Bikejoring txapelketarako puntuagarriak izango dira, eta ondorioz, estatu mailako onenak ere hartuko dute parte;hala nola, Oscar Piñeiro eta Alejandro Gomez.

Dagoeneko izena eman daiteke herrikrosa.eus webgunean. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, berriz, 18. Egun berean izena emateko aukera ere izango da, eta 20 eta 22 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902