Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiak dena prest du kaldereroetarako

Udalak herriko talde, elkarte eta eragile guztiak animatu nahi ditu datorren larunbateko festan parte hartzera

2016(e)ko urtarrilaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiarrek inauteriak heltzear daudela iragarriko duen kaldereroen festa ospatuko dute datorren larunbatean. Hori dela eta, Udalak herriko talde, elkarte eta eragile guztiak animatu nahi ditu festa horretan parte hartzera.

Juan de Antxieta musika eskolaren, Udal musika bandaren eta bi karrozen laguntzarekin burutuko den kaldereroen desfilean parte hartu nahi duten guztiek 19.00etarako egon beharko dute Arana kalean, “kaldereroen ohiko janzkera, mailu eta zartaginarekin”.

Arana kaletik bildutakoak Bustinzuriko Errebaleruntz abiatuko dira eta handik Plaza Nagusia, Enparan Kalea, Erdikale, Elizkale eta Donejakue kalea zeharkatu ostean Plaza Nagusira iritsiko dira berriro, beti ere, kaldereroen eguneko kalejirari amaiera emateko.

DanborjoleakAurtengo karnabaletan, azken urteotako ahaleginari jarraipena emanez, Artzai Inudeekin batera danborjoleak kalejiran irtetzeko ohitura egonkortzeko bidea egin nahi du Udalak.

Horretarako, danborra jo nahi duten herritarrei parte hartzeko deialdia egiten die. Parte hartu nahi dutenek Udal Kultur bulegoan eman beharko dute izena (943 157 068 telefonoa).

Entseguak ostiralean eta otsailaren 4an izango dira, 20.00ean eta Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902