Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EH Bilduk A3 autobus linea kenduko dela salatu du

Zerbitzu honek Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitatearekin lotzen du

2016(e)ko urtarrilaren 28a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Astigarraga- “Irailetik ohartarazitakoa azkenean gertatu da: otsailaren 1etik aurrera A3 linea kenduko du Aldundiak inor kontuan izan gabe. Astigartarrok Gipuzkoako garraio zerbi-tzuan izan den legealdiko lehen murrizketa jasateko ohorea izango dugu beraz”, kritikatu zuen atzo agerraldi batean ironiaz Astigarragako EH Bilduko taldeak.

Adierazi zutenez, “EAJ eta PSE-EEren Aldundiak hasieratik izan du A3 linea jomugan”. Mugikortasun Diputatuaren iraileko Batzar Nagusietako agerraldian, A3 linearen defizita izan zuela hizpide nagusi eta iraileko plenoan abisua eman ziotela Udal Gobernuari gogorazi zuten.

A3 linea indartu eta bultzatu beharreko autobus zerbitzua da, EH Bilduren aburuz. Oso zerbitzu berezia egiten duen autobusa da. Astigarraga Ospitaleekin, Miramonekin, Unibertsitateekin eta Antiguako auzoarekin (Ogasuna, Trafiko, Erregistroa, hondartza…) komunikatzen dituena. Gainera, erabiltzaile gutxi izan arren, erabiltzaileen kopuruak gora egiten jarraitzen zuen azken hilabeteetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera.

SagardotegiakBestalde, ziurtatu zutenez, prentsaren bitartez jakin dute sagardotegietara doazen pertsonentzako autobus zerbitzu berriak jarri direla. “Udala ere, gardentasun ezaren marka guztiak hausten ari zaigu”, salatu zuten.

“Eskuartean dugun informazioaren arabera, Udalak zerbi-tzu gehigarri horiengatik 17.000 euro ordaindu beharko du. 5.000 euro Behemendiri, herritik sagardotegietara eramateko eta 12.000 euro inguru Lurraldebusi hiru hilabeteetan astelehenetik ostegunera gaueko bi zerbitzu eskaintzeagatik”, azaldu zuten.

Azkenik, herritarrentzat diren zerbitzuak indartzeko bidean, EH Bilduk Santiagomendiko auzoa eta herria lotuko dituen garraio zerbitzu egonkorra martxan jartzeko proposamena epe motzean luzatuko duela aurreratu zuen. Zerbitzu honek 5.000 euroko gastua izango luke, baina abuztuan ez litzateke autobusik izango. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902