Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EGURALDIA

Fronte hotz batek eguraldi aldaketa dakar gaur

Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko bada ere, tenperaturak nabarmen egingo du behera

EP - 2016(e)ko urtarrilaren 28a, osteguna - 09:00etan eguneratua

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, fronte hotz batekin eguraldi aldaketa dator gaur

DONOSTIA. Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko bada ere, goizean goizetik ipar-mendebaldekoari emango dio paso eta aldaketak iritsiko dira.

Lainotuko du eta euri kontuak iritsiko dira, lehendabizi mendebaldera eta geroago euria ekialderantz zabalduko da. Euri gehien ipar partean egingo du eta hegoaldean apenas iritsiko den euria.

Tenperaturak nabarmen egingo du behera, batez ere kantauri isurialdean. Hiriburuetan, Donostian 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Eguerdi partean iparraldera aldatuko da eta 3-4ko indarrarekin itsaskirria edo itsaskia eragingo du.

Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgorak 06:07an eta 18:28an izango dira, eta itsasbehera 12:24an. Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902