Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Alizia

Maddalen Iriarte - Jueves, 28 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Ez dakit Alizia non ote dabilen. Ez du herrialde miresgarririk aurkitu hemen. Hamasei hilabeterekin zer sentituko da sexualki jazartzen zaituztenean? Zer leihotik behera botatzen zaituztenean? Ez dakit. Ariketa egiten ari naiz ordea, gogoz kontra, ahanzturaren kontra, mina ahaztu ez dezadan, konszienteago izan nadin gertatu dela. Nik ere burutik kendu nahi dut datorikidan irudia, burutik kendu nahi dut amaren tokian jarrita hark sentitu dezakeena. Izango al du une honetan sentitzeko gaitasunik ere, edo erotuta ote dago minez?

Aylan Kurdi haur siriarraren gorpua Turkiako hondartza batean, itsas bazterrean, olatuak txapla-txapla iristen ziztzaizkion bitartean ikusi genuen eta asaldatu egin ginen. Erarik gogorrenean, milaka errefuxiatuk pairatzen duten zoria utzi zigun begien aurrean. Ez zen herritik ihesean hildako lehenengo haurra. Ez da azkenekoa izan, geroztik hamaika hil dira, baina ikusi egin genuen, hilik, itsas bazterrean olatuek txipli-txapla jotzen zuten bitartean.

Asaldurak ahanzturari tokia utzi dio apurka eta jakin, badakigu egunero geratzen ari dela, baina hala ere jaitsi zaigu sukarra eta geurean jarraitzen dugu.

Gasteizko hilketa eta eraso matxista oso gogorra izan da, bereziki gogorra izan dela ere esan genezake, baina ez da lehenengoa eta ez da azkenengoa izango. Ikusi ditut kandelak eta pelutxeak, mina adierazteko Alizia hil zen tokian jarrita, baina dolu egunak amaituta, gizarte gisa ahaldundu egin behar dugu, herritarrak, erakundeak, lan bateratuan, denok. Desberdintasun egoerak behin eta berriz kolpatzen dituzten -gaituzten- emakumeen aurkako biolentzia, maila guztietako biolentzia, ekiditeko. Berdintasunetik bakarrik etorriko da irtenbidea, ez itxi beraz begiak ezeri: sintomarik txikiena, tradiziorik sustraituena, komentariorik irrigarriena bada ere. Lortu behar genuke laster Aliziak ezagutu zuena baino lurralde miresgarriagorik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902