Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errugbi taldea, aurtengo Hernaniar Bikaina

Xalaparta elkarteak bi urtean behin sari hau ematen die herriaren alde lana egindako pertsona edo taldeei

2016(e)ko urtarrilaren 27a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Hernani- Aurreko igandean, Xalapartako Ohiko Batzarrean, kide guztien adostasunez erabaki zuten Hernani Club Rugby Elkartea 2016ko Hernaniar Bikaina izendatzea, talde honek iaz bete baitzituen 50 urte bere sorreratik.

Xalapartak azaldu zuenez, urteotan milaka pertsonek parte hartu dute klubean. Errugbi taldea hernaniarren artean guztiz txertatua dago eta oso estimatua da egiten duen kirol eta lan pedagogikoagatik. Horiez gain, aitortua da herrian, Euskal Herrian eta nazioartean ere. Eredua da guretzat. “Behe-behetik hasita, bertako kirolariak oinarrian dituela eta kobratzen ez duten lagun askoren ahaleginarekin maila handienetako errugbi taldeekin jokatzen du. Euren lana kirol munduko talde askok aitortu eta gora-tzen dute”, adierazi zuten.

Xalaparta elkarteak bi urtean behin ematen du Hernaniar Bikaina saria. Hernaniko pertsona eta taldeei ematen zaie eta horren bidez herriaren alde egindako lanaren aitortza egiten die elkarteak. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902