Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadiko Orkestrak 'Ederra eta piztia' Baluarten aurkeztuko du otsailaren 1ean

2016(e)ko urtarrilaren 27a, asteazkena - 10:30etan eguneratua

Euskadiko Orkestrak 'Ederra eta piztia'Baluarten aurkeztuko du otsailaren 1ean.

Euskadiko Orkestrak 'Ederra eta piztia'Baluarten aurkeztuko du otsailaren 1ean. (Olivier Houeix)

Galería Noticia

Euskadiko Orkestrak 'Ederra eta piztia'Baluarten aurkeztuko du otsailaren 1ean.

NAFARROA. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Malandain Balletak Ederra eta Piztia dantza ikuskizuna prestatu dute eta Baluarten EOSren Abonu Denboraldiaren baitan aurkeztuko dute heldu den otsailaren 1ean, arratsaldeko 20.00etan. Balleta Versailleseko Errege Operako giro berezian inspiratuta dago, izan ere, bertan iragan abenduan izan zen estreinaldi arrakastatsua. La Belle et la Bete ipuin klasikoaren moldaketa berri hau Ainars Rubikis maisuak zuzentzen du.

Tchaikovskyren bosgarren eta seigarren sinfonietako eta Eugene Oneguin operako pasarteak hartuta, Thierry Malandainen koreografiak idealen bilatzeaz eta horrek dakarren aldaketaz hitz egiten digun ipuin europar ezagunaren inplikazio sinbolikoak aztertzen ditu. Sarrerak 15,5 / 24 eta 31 eurotan Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen dizkie ikasleei, 65 urtetik gorakoei, gazte-txartela dutenei, EOS abanoatuei eta langabei: sarrerak 7 / 19,50 eta 25 eurotan eskuratu ahal dituzte Baluarteko leihatilan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902