Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak, salgai

Amalur ikuskizunaren bi saio izango dira otsailaren 8an, eta sarrerak Zumaiako Alondegian eskuratu ahal izango dira gaur

2016(e)ko urtarrilaren 26a, asteartea - 10:43etan eguneratua

Zumaia. Aurtengo Inauterietan ere etxeko txikienentzat izango da zer eginik Zumaiako udalerrian. Hala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Hain zuzen, otsailaren 8an eskainiko dira bi ikuskizunak, Maria eta Jose ikasketxeko aretoan. Oraingoan Amalur izeneko ikuskizunarekin etorriko dira Zumaiara, eta bi saio izango dira egun horretan;lehena, arratsaldeko 15.00etan, eta bigarrena 17.30ean.

Sarrerak atzo bertan jarri ziren salgai Zumaiako Alondegian, eta gaur ere sarrerak erosi ahal izango dira, ordutegi honetan: 11.00etatik 13.00era eta 17.00etatik 18.30era. Haurrentzako sarreren prezioa 4 eurokoa izango da, eta helduena, berriz, 7 eurokoa. Era berean, Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, pertsona bakoitzak, gehienez, sei sarrera erosi ahal izango ditu.

Lasaitasuna eskatu du udalak Egun horretan sortzen den urduritasuna dela eta, Zumaiako Udal Kultura Saileko arduradunek lasaitasuna eskatzen diete herritarrei. "Azken urte askotan sarrera dexente saldu gabe geratu dira;azken hiru urteetan bi saioetarako sarrerak salgai zeuden bigarren egunean ere, eta iaz 15.00etarako sarrerak aretoko ate bertan ere salgai egon ziren. Hori dela eta, ikuskizunera joan nahi duten herritarrei lasai ibiltzeko gomendatzen diegu".

Bestalde, urtero bezala, Orion ere antolatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, eta hau urtarrilaren 29an izango da Karela kiroldegian (17.30). Sarrerak Orioko Kutixi kafetegian eta Ikastolako idazkaritzan eskura daitezke, eta "azkar ibiltzeko" esan zuten, dagoeneko sarreren laurdena baino gutxiago geratzen baita. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902