Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Konpostaren alde lanean jarraituko du Urola Kostak

Konposta egiten duten hiru familia zarauztar saritu ditu Udal Elkarteak

Ane Roteta - 2016(e)ko urtarrilaren 26a, asteartea - 10:40etan eguneratua

'Konposta Bikaina'lehiaketako irabazleak.

'Konposta Bikaina'lehiaketako irabazleak. (Udal Elkartea)

Galería Noticia

'Konposta Bikaina'lehiaketako irabazleak.

Zarautz. Dagoeneko 10 urte pasatu dira Urola Kostako Udal Elkartea eskualdean konposta egiteko lanean hasi zenetik, eta urte hauetan emaitza "positiboak" lortu diren arren, oraindik lanean jarraitzen du eskualdeko elkarteak. Emaitza positibo horien artean daude 763 familiek egiten dutela konposta eta ikastetxe guztiak Zisare programaren baitan daudela.

Horretaz gain, familien parte-hartzea saritu nahi izan dute, eta horretarako Konposta Bikaina lehiaketa antolatu dute. Hala, argazkian ageri diren Iñaki Oliden Huarte, Jon Martin Agirre eta Lurdes Eizagirre Eceiza zarauztarrek eta haien familiek irabazi dituzte lehen hiru sariak, hurrenez hurren.

763 familia Urtea amaituta, Udal Elkarteak urteko balorazioa egin du, eta guztira, eskualdean 763 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten. Gipuzkoako familiek bataz beste 2,65 kide dituztenez, guztira 2.000 pertsona inguru ari dira eskualdean konposta egiten. Gainera, familia horiei eta auzo eremuei jarraipena egin dio Udal Elkarteak.

Beraz, 2015ko emaitza onekin aurrera jarraituz, 2016ko planean hainbat jarduera dituzte aurreikusita;besteak beste, autokonpostagailua duten familiei jarraipena egitea, konposta egiteko eremuetara bisitak hilero egitea eta ikastetxeetan Zisare programari jarraipena ematea. Bestalde, konpostagailua jarri nahi duten familiek eskaera egin dezakete.

Zisareprogramari dagokionez, iaz jarri zuten martxan;hain zuzen, hiri hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa, eta ikastetxeetan konpostajearen ezarpena bultza-tzeko. Guztira, sei ikastetxek hartu zuten parte. Aurten, jarraipena ematen ari dira programari eta eskualdeko ikastetxe guztiak ari dira parte hartzen: Zarautzen Antoniano, La Salle-San Jose, Salbatore Mitxelena, Orokieta eta Lizardi;Zumaian Oikia, Maria eta Jose, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola;Orion Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola;Getarian Iturzaeta eta Aian Lardizabal Herri Eskola. Guztira 943 ikasle ari dira parte hartzen, eta Urola Kostako Udal Elkarteak aholkularitza, laguntza eta materiala emango dizkie ikastetxeei proiektua garatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902