Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Edurne Jauregi Pasaiko Ogi Berri Azkuene triatloi klubeko kirolaria

“Oxfam Intermon Trailwalker proban parte hartzeko taldeak 1.500 euro bildu behar ditu”

Ogi Berri Azkuene Triatloi klubeko neskek ekainaren 11n Madrilgo Guadarraman ehun kilometroko mendi lasterketa solidarioan parte hartuko dute

Aitziber Muga - Martes, 26 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Edurne Jauregi, lehenengoa ezkerretik, beste taldekide batzuekin.

Galería Noticia

Edurne Jauregi, lehenengoa ezkerretik, beste taldekide batzuekin.

Pasaia- Ana Cruz, Edurne Jauregi, Eli del Pozo eta Inma Cruz pasaitarrek ehun kilometro egin behar dituzte bakoitzak. Horretarako Josune Cruz eta Gema Cruz izango dituzte laguntzaile lanetan. Baina elkartasun lasterketa izanik, antolatzaileek taldeak irteera lerroan izateko baldintza bat jarri dute: talde bakoi-tzak 1.500 euro lortu behar ditu herritarrek, enpresek edo bestelakoek emandako donazioetan. Edurne Jauregik beren urteko erronka garrantzitsuenari buruzko zehaztasun gehiago eman ditu.

Noiz sortu zen Ogi Berri Azkuene Triatloi Kluba?

-Abuztu honetan bi urte egingo ditugu. Taldean ahizpa batzuk daude eta beste lagun batzuk tartean gaude. Duela lauzpabost urte Lilaton lasterketaren inguruan korrika egiten hasi ginen. Taldeko baten senarrak triatloiak egiten zituen eta bera ikusita pentsatu genuen gu ere triatloiak egiten has gintezkeela, behintzat triatloi txikiak egiten. Orduan hasi ginen piszinara joaten eta gauza txikiak egiten. Horregatik taldeari izen hori jarri genion. Gainera Ogi Berri Azkuene Anaren okindegia da. Baina triatloiaz gain denetarik egiten dugu: korri, mendiko lasterketak...

Zenbatek osatzen duzue taldea?

-Hamar bat gara, sei neska eta hiru edo lau mutil, gure senarrak.

Zergatik erabaki zenuten Oxfam Intermon Trailwalker lasterketan parte hartzea?

-Facebook-en probaren informazioa ikusi genuen eta pentsatu genuen 2016rako erronka handi bat gure-tzat izan zitekeela hau saiatzen egitea. Guri taldeko ekintzak asko gustatzen zazikigu, eta gainera proba honek xede solidario bat duenez, guretzat oso egokia zela pentsatu genuen. Agian guretzako erronka handiegia izan daiteke, baina prestatuko gara eta ahalik eta hobekien burutzen saiatuko gara.

Zenbat kirolarik osatzen dute taldea?

-Berez sei pertsonek osatzen dute taldea. Lauk ehun kilometroak oso-osorik egin behar ditugu elkarrekin eta beste biek laguntza ekipoa osatuko dute. Hauek anoa, janaria eta arropa aldaketak erraztu behar dizkigute.

Zuen gorputza prest ikusten al duzue ehun kilometro korrikan aritzeko?

-Ez da beharrezkoa korrika egitea. Ehun kilometro egiteko ematen dizkizute 32 ordu. Gure ideia da hasiera batean korri egitea, baina ez dakigu ehun kilometroak korri egiten egingo ditugun edo oinez ere ibiliko garen. Baina nik uste denbora tarte horretan iritsiko garela.

Proba honetarako entrenamendu bereziak egiten dituzue?

-Egia esateko prestatzeko ez dugu denbora asko. Gu amak gara eta etxetik kanpo lan egiten dugu. Astean zehar bakoitzak bere entrenamenduak egiten ditu eta asteburutan saiatzen gara laurak elkartzen eta entrenamendu luzeagoak egiten. Dagoeneko hasi gara proba presta-tzen, baina hemendik bi astetara Bartzelonako erdi maratoia egitera goaz eta orain entrenamenduetan bi proba horiek nahasten ari gara.

Fisikoki ondo egoteaz gain, beste betekizun bat duzue Madrilgo mendi lasterketan parte hartzeko.

-Parte hartzeko beharrezkoa da 1.500 euro solidario lortzea. Lasterketa honek Oxfam Intermonentzat dirua biltzen du, erakunde honek 50 herrialde desberdinetan aurrera daramatzan kooperazio ekintzak babesteko. Derrigorrezkoa da lasterketa baino astebete lehenago 1.500 euro horiek kontuan izatea.

Zein ekintza egiten ari zarete diru hori lortzeko?

-Ekarpen zuzenak egiteko bi modu daude. Alde batetik lasterketaren Interneteko atarian Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak duen gunean (https://trailwalker.oxfamintermon.org/es/equipos/ficha/MAD 2016/M50/ogi-berri-azkuene-tt. Bestalde, SMS mezu bat bidaltzea (1,20 euro) 28018 zenbakira TW M50 testuarekin.

Zenbat diru jaso duzue orain arte?

-700 euro inguru lortu ditugu eta uste dut aste honetan erdian baino gehiago jarriko garela. Laguntza desberdinak eskatu ditugu udaletxean, enpresetan eta gure lagun eta ezagunen artean. Gainera, datozen hilabetetan baditugu zenbait ekintza prestatuak edo prestatzeko bidean daudenak. Adibidez, martxoan edo apirilean Zumba saio solidario bat egingo dugu herriko frontoian.

Uste duzu emakumeen presentzia kirolean areagotzen ari dela?

Nik uste dut azkeneko hiruzpalau urte hauetan geroz eta emakume gehiago hasi direla kirola egiten. Gainera running modan dago.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Hondartza asko gustatzen zait. Baina, ni gustura nago lagunekin eta nik egiten dudana horiekin konpartitzen, berdin zait taberna batean egon edo beste toki batean.

Paisaia idiliko bat. Pasaiako badia asko gustatzen zait.

Mendi bat. Jaizkibel, etxetik gertu dago.

Hondartza bat. Donostiako Kontxa.

Festa edo ospakizun bat. Pasai Antxoko sanferminak, herrikoak direlako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902