Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPen diseinatutako sentsore batzuek balio dute hezetasun handiko inguruetako bakterio-ugaltzeari aurre egiteko

Aitor Urrutia ingeniariak doktoretza burutu du nanoteknologia eta zuntz optikoa batera erabiltzen dituen eta ospitaletan eta industrietan erabiltzen diren gailu hauekin

UPNA - Lunes, 25 de Enero de 2016 - Actualizado a las 10:29h

Aitor Urrutia Azcona ingeniaria, NUPen.

Aitor Urrutia Azcona ingeniaria, NUPen. (UPNA)

Galería Noticia

Aitor Urrutia Azcona ingeniaria, NUPen.

IRUÑA. Aitor Urrutia Azkona Telekomunikazio Ingeniariak bakterioen aurkako propietateak dituzten hezetasun-sentsore batzuk diseinatu ditu, zeinen bidez hezetasun handiko inguruetako mikroorganismo-ugaltzeari aurre egiten baitzaio. Ospitaleak, elikadura industriak edo industria farmazeutikoak dira, besteak beste, aintzat hartzen dituen inguru horiek. Gailu hauek nanoteknologia eta zuntz optikoa batera erabiltzen dituzte eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2015eko amaieran irakurri duen doktoretza tesiaren parte dira. Tesiak bikain "cum laude" eta "nazioarteko aipamena" jaso ditu.

"Hezetasuna, gaur egun, kontrolatuen eta monitorizatuen dagoen magnitudeetako bat da, oso garrantzizkoa delako industria prozesu askotan edo arlo askotan, esaterako elikagaien kontrola, airearen kalitatea, biomedikuntza edo kimika —azaldu du Aitor Urrutiak, Iruñean bizi baina Auritzen jaiotakoak—. Hala ere, egoera oso zehatzetan, esaterako hezetasun oso handiko inguruetan, arazoa izaten jarraitzen dute neurtzeak eta kontrolatzeak".

Hezetasun oso handiko inguru horietan bakterioak ugaltzea maiz gertatzen da, eta horren ondorioz biopelikulak edo "biofilmak" sortzen dira, hau da, gainazal bati atxikitako mikroorganismoek sortutako ekosistemak. Honek ekartzen du “biofouling” deitzen den arazoa, zeinak "material eta gailu askoren hondatzea baitakar, beren zerbitzuak eta bizitza-denborak kaltetzen dituelako". "Gaur egun, ‘biofouling’ horretatik eratorritako kostuak oso handiak dira, batez ere mantentze-lanak egin behar direlako edo ekipoak aldatu behar direlako", esan du Urrutiak.

Arazo hau aski zabaldua denez, Aitor Urrutiak proposatu zuen, bere doktoretza tesian, hezetasun-sentsore berriak egitea hezetasun handiko inguruetan erabiltzen diren aplikazioetarako. Sentsore berri hauek bakterioen aurkako propietateak zeuzkaten, "biofilmak" sortzea galarazten zuten eta "biofouling" delakoa gainditzen zuten.

Nanoteknologia eta zuntz optikoa aldi berean erabiltzea

Hezetasun-sentsore hauek garatzeko, Aitor Urrutiak nanoteknologiaren azken aurrerapenak baliatu ditu (material berriak eta estaldurak eta nanopartikulak fabrikatzeko teknika berriak), zuntz optikozko konfigurazio berrien gainean konbinatuz. "Garatu diren sentsoreek egitura optiko bat daukate, eta haren gainean mikra bat baino gutxiagoko lodiera daukaten estaldurak aplikatzen dira —esan du doktore berriak—. Estaldura horiek, zilarrezko nanopartikula xurgatuak dauzkatenez, bi funtzionalitate gehigarri ematen dizkiote sentsoreei: bakterioen aurkako propietateak eta sentikortasun handiagoa. Horrela, garatu diren sentsore berriek bizitza-denbora luzeagoa dauzkate eta zerbitzu hobeak ematen dituzte".

Gainera, zuntz optikozko sentsore hauek beste abantaila batzuk dauzkate, esaterako "beren biobateragarritasuna, interferentzia elektromagnetikoen aurreko immunitatea, kostu, tamaina eta pisu txikia, eta distantzia luzeetara neurtzeko aukera" Aitor Urrutiak esaten duenez. Francisco J. Arregui San Martín eta Javier Goicoechea Fernández. Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasleek zuzendu dute tesia.

Garatu diren hezetasun-sentsore berriak hainbat arlotan sar litezke, esaterako medikuntza-zentroetan, giza-arnasketa monitorizatzeko, beste aplikazio batzuen artean;nekazaritza eta farmazia industriaren prozesuetarako areto eta geletan;bioteknologia domotikoan;eta sarrera zaileko egitura edo hutsuneetako monitorizaziorako, esaterako errefrigerazio-dorreak edo “off-shore” instalazioetan (itsasoan).

Curriculum laburra

Aitor Urrutia Azconak 2009an lortu zuen Telekomunikazio Ingeniaritzaren titulua Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta ANITek (Telekomunikazio Ingeniarien Nafarroako Elkartea) ematen duen Ikasketen Amaierako Proiekturik Onenaren Saria eskuratu zuen. Ondoren, Komunikazio Masterra egin zuen Unibertsitate berean (2011) eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioaren Masterra UNIR-en (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) (2014).

Doktore berria Dublin City University unibertsitateko (Irlanda, 2013) Fisika Zientzien Eskolako eta University of Nottingham unibertsitateko (Erresuma Batua, 2014) Ingeniaritza Fakultateko irakasle bisitaria izan da.

Gainera, sei ikerketa proiektutan parte hartu izan du, nazioarteko mailako aldizkarietako hamabost artikuluren egilea edo egilekidea da, hamalau ekarpen egin izan ditu nazioarteko batzarretan eta aldizkari espezializatuen berraztertzailea da (“IEEE Sensors Journal”, “Journal of Sensors” y “Micro&Nano Letters”).

Denbora honetan, NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko ikertzailea eta irakasle lankidea izan da, baita Unibertsitate bereko Jerónimo de Ayanz B+G-eko zentroan ere. Bere lan esperientziaren barruan Nanoresist enpresatik pasatu da, eta lankidetza-lanak egin ditu Nadetech Innovations enpresarentzat. Halaber, Eversens diagnostiko kliniko ez inbaditzaileen sistemak garatzeko "startup" delakoaren sozioa eta eratzaileetako bat da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902