Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUP liderra da zazpi unibertsitatek eta I+Gko hiru zentrok osatzen duten mahastizaintzari buruzko ikerketa sare batean

Ekonomia Ministerioak aukeratu du partzuergoa Bikaintasun Sareak deialdian, eta partzuergoaren helburua da mahastizaintza sektorerako emaitzen transferentzia hobetzea

UPNA - Lunes, 25 de Enero de 2016 - Actualizado a las 14:55h

Ezkerretik eskuinera, Bernardo Royo, Carlos Miranda eta Gonzaga Santesteban irakasleak, NUPeko Frutagintza eta Mahastizaintza aurreratuak ikerketa taldeko kideak.

Ezkerretik eskuinera, Bernardo Royo, Carlos Miranda eta Gonzaga Santesteban irakasleak, NUPeko Frutagintza eta Mahastizaintza aurreratuak ikerketa taldeko kideak. (UPNA)

Galería Noticia

Ezkerretik eskuinera, Bernardo Royo, Carlos Miranda eta Gonzaga Santesteban irakasleak, NUPeko Frutagintza eta Mahastizaintza aurreratuak ikerketa taldeko kideak.

IRUÑA. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) liderra da RedVitis ikerketa sarean, Espainiako zazpi unibertsitatek eta I+Gko hiru zentrok osatua, eta mahastizaintzari buruzkoa. Partzuergo honen helburuetako bat da, besteak beste, mahastizaintza sektorerako emaitzen transferentzia hobetzea. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak hautatu du Bikaintasuneko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoa Sustatzeko Estatuaren Programaren Bikaintasun Sareak atalaren barruan. Hori dela-eta, NUPi 42.000 euroko laguntza ekonomikoa eman zaio datozen bi urteetarako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaz gain, beste unibertsitate hauek ere RedVitis sareko partaideak dira: Illes Balears, Errioxa, Lleida, Navarra, Madrilgo Politeknikoa eta Valentziako Politeknikoa. Horiekin batera ari dira Kataluniako Generalitateko IRTA (Nekazaritza Elikaduraren Ikerketa eta Teknologia) eta Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiko (CSIC) bi zentro: Logroñoko Mahastiaren eta Ardoaren Zientzien Institutua (ICVV) eta Murtziako Segurako Edafologia eta Biologia Aplikatuko Zentroa (CEBAS).

Sareko koordinatzailea Gonzaga Santesteban da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko irakaslea eta Bernardo Royo irakasleak zuzentzen duen NUPeko Frutagintza eta Mahastizaintza aurreratuak ikerketa taldeko kidea. Bere ikerketa lana mahastizaintza eta frutagintzaren eremuarekin zerikusirik duten gaietan garatzen da;finantzabide publiko eta pribatua eduki duten ikerketa proiektu askotan parte hartu izan du: nazioarteko eremuko 40 argitalpenaren egileetako bat da eta gaur egun Sociedad Española de Ciencias Hortícolas elkarteko Mahastizaintza Taldeko burua da.

Hainbat talderen arteko koordinazioa

"Espainian mahastizaintza ekonomikoki oso garrantzizkoa da, munduko lehen herrialdea baita mahastien azalerari dagokionez eta hirugarrena ekoizpenari dagokionez. Hori dela-eta, eremu honetan ikerketa talde asko dago —azaldu du Gonzaga Santestebanek—. Hala ere, taldeen arteko koordinazio maila askotan txikia da, eta maiz ez dituzte elkarren jarduerak eta emaitzak baliatzen komunikaziorik ez dagoelako, prozedurak ez direlako estandarrak eta ez dagoelako guztientzako datu-baserik".

Sareak hamar ikerketa talderen arteko komunikazioa bultzatuko du. Ikerketa taldeen lanak mahastizaintzaren alderdi genetikoak, fisiologikoak, nekazaritzakoak eta teknologikoak hartzen ditu aintzat. "Taldeen arteko osagarritasuna begi-bistakoa da —dio Santestebanek—, eta horrek sendotasuna ekarri eta aukera emango du maila zientifikoko arazoei irtenbidea aurkitzeko, eta jakintza sektore pribatura pasarazteko".

Sareak I+G+b erako jarduerak ere bultzatu nahi ditu, haien aplikazio-alderdia bilatuz, Espainiak mahastizaintzan dituen erronkei aurre egiteko. Horien artean, hauek dira Santestebanek nabarmentzen dituenak: "Iberiar Penintsulako mahastien aldaeren aniztasun genetikoa ustiatzea, ardo espainiarren aniztasuna eta tipikotasuna areagotzeko, esaterako Nafarroan, non NUPek sortu baitu germoplasma banku bat, Garnatxa aldaeraren aniztasuna gordetzeko;aldaketa klimatikoak aldaera guztietan eragiten duen ondorioei aurre egitea;eta berrikuntza bilatzea, teknologia berriak zentzuz aplikatuz;esaterako, prezisioko nekazaritza, hainbat iturrik emandako informazioa biltzen dituena, esaterako dronek, sateliteek edo mahastia zuenean behatzeak ematen dutena, gero lur-sail bakoitza bana-banaka kudeatzeko".

Mahastien bizitzaren luzera

Lehen esandako gaiei gero eta handiagoa den beste kezka bat gaineratzen zaie: mahastien bizitzaren luzera. "Mahastiak ehun urte eta gehiago ere bizi ohi ziren, baina gaur egun askotan hogeita hamar urte baizik ez dira bizi —dio sareko ikertzaile nagusiak—. Bizitza laburtze hau zuraren onddoen ondorioz gertatzen da. Gaur egungo lurra lantzeko modua, lurzoru emankorragoekin, ekoizpen-zikloa bizkortu du, eta honek mahatsondoa errazago gaixotzea dakar. Horregatik da hain beharrezkoa gaiari buruzko ikerketak koordinatzea".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902