Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

‘Hard reset’

Ana Telletxea - Lunes, 25 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Aplikazio batzuk trabatuta bezala gelditzen hasi ziren, bat-batean ixten eta azkenik, aurreikuspen pesimistena betez, telefonoa kolpetik itzali zen. Ezin piztu. Botoiei eman eta eman, baina alferrik.

Deskonexio sentsazio gogaikarri batek hartu ninduen. Garbi zen hilik zela aparatua;urtea gabe, telefono adimentsuak porrot. Teknologiaren fabore guztiak minutu gutxian desagertuak eta galduak. Telefonoaren enpresako zerbitzu teknikoari deitzeko unea zen.

Pazientziari irmoki eutsirik, lehenbiziko teknikariarekin egin nuen elkarrizketa. Arazoa azaldu ondotik, mugikorrari reset bat egiteko gomendatu zidan. “Bere esperientziagatik” bazekiela hori eginik berehala bueltatuko zela telefonoa bere onera. Sinesgarritasun txikiaz, telefonoa eskegi eta egin nuen hark esandakoa. Ezer ez.

Bigarren aldi batez deitu nuen, eta bigarren formula batekin antzeko reset bat egiteko aholkua eman zidan emakumeak. Erantzunik ez tramankuluak. Uste nuen mugikorra jasoko zidatela esatera zihoala eta ez ba, beste prozedura kodifikatu bat azaldu zidan neronek ordu batzuk pasata egiteko. Egin nuen hark agindutakoa eta, ezer ez.

Arranguratsu baino, lasai eta atsegin agertu nintzaien, baina hasia nintzen desesperatzen. Hasia nintzen ikusten banuela aitzinetik egun mordoa telefonorik gabe eta kudeaketa pisuarekin.

Hirugarren aldi batez. Hirugarren teknikari batek. Goitik behera dena berriz azaldu ondotik, hark ere, nonbait, sakelakoa zerbitzuan jasotzeko nahikoa arrazoi ez zuen ikusi eta beste prozedura bat bidaliko zidala emailez, lasaitasunean egin nezan. Indarrak galtzen ari nin-tzen, zinez, eta buruko mina suma-tzen. Posta elektronikoa zabaldu nuen.

Firmwarean akatsik ez dagoela ziurtatzeko Hard Reset bat egitea komeni da, horretarako lehenbizi zure telefonoaren bootloaderra desaktibatu behar da. Hori egin aurretik egizu segurtasun kopia bat. Firmwarearen azken bertsioa eta bere driverrak jaisteko lotura duzu hemen eta jarraibideei segiz, fastboot moduan berrabiatuko da aparatua. Bertako menuan android system recoveryra jo, eta normaltasunez piztu dadin reboot system now aukeratu behar da. Horrekin ez baduzu piztea lortu, heldu berriz firmwarearen konprobazioa egin ondoko pausoari eta…”

Eta… Bat: NASArako oposaketak prestatzen hasi nintzen. Bi: Handik aurrera txalapartarekin komunikatzea erabaki nuen. Edo hiru: Laugarren aldi batez deitu nuen eta mugikorra zerbitzu teknikoak (alegia, adituek) jaso eta aztertu ondoren, berria eman zidaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902