Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urriaren 2ra arte

Guggenheimek "Andy Warhol Itzalak" erakusketa zabalduko du otsailaren 26an

Formatu handiko 102 serigrafia taulek osatzen dute erakusketa

ep - 2016(e)ko urtarrilaren 25a, astelehena - 12:50etan eguneratua

Guggenheimek "Andy Warhol Itzalak"erakusketa zabalduko du otsailaren 26an.

Guggenheimek "Andy Warhol Itzalak"erakusketa (Guggenheim Museoa)

Galería Noticia

Guggenheimek "Andy Warhol Itzalak"erakusketa zabalduko du otsailaren 26an.

Guggenheim Bilbao Museoak Andy Warholen "Itzalak" saila (1977-78) aurkeztuko otsailaren 26tik urriaren 2ra bitartean. Formatu handiko 102 serigrafia taulek osatzen duten artelan itzela da, eta Warholek egindako abstrakzioari buruzko miaketa batzuk adierazten ditu. Horretarako, artistak bere paleta berezia baliatu zuen, bere obraren zati handi batean ezagun egin zen tonu distiratsu eta alaietakoa.

bilbo. Lucía Agirre komisarioa da Guggenheim Bilbao Museoak ikusgai jarriko duen "Andy Warhol: Itzalak" erakusketaren arduraduna. Erakusketa Dia Art Foundation fundazioak antolatu du, museo bilbotarrak jakinarazi duenez.

Andy Warhol pop artearen ikono lotsagabe eta garaiko kronikagileak artelan itzel bati ekin zion 50 urte zituela, "Itzalak" (Shadows) deitutakoa, Factory ospetsuko kideen laguntzarekin.

"Itzalak" saileko taulak serigrafiak dira. Artelanak dakarren erradikaltasuna ulertzeko, beharrezkoa da ohartzea, lehenik eta behin, zati askotan banatutako pintura bakarra izateko sortu zela, eta haren behin betiko kopurua instalaziorako erabiliko den espazioaren neurrien baitan dagoela.

Mihiseak pintura akrilikoz estali zituzten irudia inprimatu baino lehen, eta Warholen ohiko tonu distiratsu eta alaiak erakusten dituzte. "Itzalak" serieko inprimaketa positibo eta negatiboak txandaka agertzen dira aretoko hormetan. Itxuraz errepikakorra izan arren, Warholen metodo "mekanikoa" erabat eskuzkoa da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902