Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasain Institutua handitzen ari dira

Txindoki egoitzan hamabi gela berri eta patio estalia egiten ari dira, besteak beste

Domingo, 24 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:12h

beasain- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila Beasain Institutu Publikoaren Txindoki egoi-tza handitzen ari da. Hamabi gela berri eta patio estalia egingo dituzte, besteak beste. Obrak iazko abenduan hasi ziren eta datorren ikasturte hasierarako eraikina prest egotea espero dute.

Beasain Institutu Publikoak bi eraikin ditu. Loinazpen DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleak daude eta Txindokin DBHko 4. mailako ikasleak eta Batxilergokoak. Ia 1.000 ikasle dituzte guztira eta ikastetxeko arduradunak sei bat urte barru 300 ikasle gehiago izatea espero dute.

Arkilainsa estudioa Loinazpe eraikina herrigunean dago eta ez du handitzeko aukerarik ematen. Hori dela eta, Txindoki eraikina handitzea erabaki dute. Diseinua Alfredo Lainsa arkitektu irundarrak egin du eta obraren aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da. Dragados enpresa da lanak egiten ari dena.

Txindoki eraikina 1968koa da eta obra handia egingo da: hamabi gela berri, patio estalia, zuzendaritza eta idazkaritza gune berriak eta jangela egingo dituzte, besteak beste.

Horretarako, egungo eraikinaren zati bat botako dute. Eraikin berria eta zaharra komunikatuta egongo dira. Bestalde, inguru guztia berrurbanizatuko dute eta aparkaleku berria egingo dute.

Printzipioz, Loinazpe eraikinean DBHko lehen hiru mailak ematen jarraituko dute eta Txindokin DBHko laugarren maila eta Batxilergoa. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902