Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Marianoren azken partida?

Bingen. Zupiria - Domingo, 24 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Domino jokalari bat bezala irudikatzen dut Rajoy, fitxak azpikoz gora antolatuta, aurkariari kolore beltza besterik erakusten ez diola eta beti azken mugimendua beretzat gordeta, irabazteko aukera eskainiko dion puntuazioaren jabe. Abenduko hauteskunde-kanpainatik ere irudi hori gorde dut: Rajoy Gaztelako herri txiki galduetan, hango biztanleekin jokoan, hauteskundeak irabazteko zer egin behar zuen ongi estudiatuta. Partida hura irabazita, beste bat hasi du, Espainiako Gobernua osatzekoa, beste hiru jokalariren aurka. Partida luzea izango da -behar hainbat egun iraun lezake-, martxoa edo apirilean amaitu litekeena. Fitxak ongien erabiltzen dituenak irabaziko du eta ez da erraza aldez aurretik amaiera imajinatzea. Rajoyk politika egiteko modu jakin bat mamitzen du, pragmatismo hutsak bultzatutakoa;ñabardura ideologiko handirik gabeko eskuineko pentsamendua, mesfidantzaz betea eta akordioetara iristeko premiarik sentitzen ez duenarena. Fraga eta Aznarren kume kuttun, hogeita hamabost urte daramatza politikan, hamaika PPren buru bezala. Zauri handiak eta zerraldo asko utzi ditu bere bide luzearen bazterretan. Abilidadea erakutsi zuen abenduko hauteskundeetan beste jokalarien aurretik geratzeko eta ez zaio usaimenik faltako bere alderdia Gobernura eramateko. Ikusiko ote dugu berriro presidente? Agian, bere burua izan liteke domino-partida hau irabazteko gordeta duen azken fitxa. Rajoy bere jokabide, erabaki eta isilaldien jabe eta biktima da. Damutu ote da ezertaz? Ezezkoan nago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902