Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzun artxiboa hustutzen ari da, euskara soilik erabiliz

Lan hau “berrikuntza handia” dela diote adituek oso herri gutxik egin dutelako

Aitziber Muga - Sábado, 23 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Oiartzungo udaletxea, Doneztebe plazan kokatua.

Oiartzungo udaletxea, Doneztebe plazan kokatua.

Galería Noticia

Oiartzungo udaletxea, Doneztebe plazan kokatua.

Oiartzun- Oiartzungo Udala bere artxiboaren eta XVII. mendeko udal akten hustuketa euskara hutsez egiten ari da. Honelako lan bat egiten duen lehenetariko herria da Oiar-tzun. Lana euskaraz egitea “berrikuntza handia eta kontuan hartzeko meritua da”, Ereiten Kultura Zerbi-tzuak enpresako Iago Irixoa historialari eta hustuketaren arduradunaren arabera. Oraindik ez da ohikoa euskaraz egitea horrelako lanak, “ohituagoak gaudelako gazteleraz egitera, azkarragoa delako”, adierazi du.

Izan ere, lan hau euskaraz egiteak baditu bere zailtasunak. Euskarazko hiztegi teknikorik ez dago Erdi Aroko eta Aro Modernoko terminologia zehazteko. Horregatik, bestelako irizpide batzuk kontuan hartuta, historialari euskaldunentzako tresnak sortzeko oinarriak jartzea da hustuketak euskaraz egitearen helburuetako bat. “Hala ere, aldakorra da terminologia, proposamen hobeak egiten direnean aldatzen direlako”, zehaztu du Irixoak.

Zailtasun horiek egonik ere, Oiar-tzungo Udalaren erabaki politikoa hustuketa euskaraz egitea izan da. Gainera, Oiartzungo udal artxiboaren lanerako hizkuntza euskara izanik, hustuketa ere hala egiteak lan-jarduna erraztuko du.

Gaur-gaurkoz, honako herri hauetan ere egin izan dituzte akten hustuketak euskara hutsean: Asteasun, Getarian, Lezon, Olaberrian eta Villabonan.

Oiartzungo lanak bukatzean, udal aktetako informazioaren laburpena datu base batean gordeta geratuko da. Udalaren esku egongo da, nahi duenak erabili ahal izateko.

Oiartzungo udal artxiboan dauden udal akta libururik zaharrenak dira XVII. mendekoak (zaharrena 1658. urtekoa da). Gainera, adituek azaldu dutenez, nahiko bereziak dira, udal erabakiez gain akta liburu horietan jasota daudelako garaiko gutunak, emandako baimenak...

Azterketak, oraingoz, bi emaitza garrantzitsu eman ditu: batetik, euskal hitzak topatu dira XVII. mendean gazteleraz idatzitako aktetan;bestetik, gaur egun ezagutzen diren toponimoak forma ezberdinekin topatu dira, baita egun desagertuak dauden batzuk ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902